pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Trikornio txapelketa” urriaren 1ean goizean
23
Ira
2022

“Trikornio txapelketa” urriaren 1ean goizean

Izen ematea irailaren 28ko 14:00ak arte

 

Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldeak, Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek eskatuta, hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian urtean zehar. Datorren larunbatean, urriaren 1ean, esaterako, Trikornio txapelketa egingo du; hau da, saskibaloi, eskubaloi eta futbol txapelketa.

LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat apropos prestatutako txapelketa da. Aurten nobedade bat dago, goizez bakarrik gauzatuko baita. Beste urtetan goizean eta arratsaldean egin izan da. Hori dela eta, goizeko 8:30ean Domingo Agirreko kantxan elkartuko dira eta arratsaldeko 14:30ak aldera amaituko dute.

Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programarenbarruan kokatzen den ekintza horrek helburu ugari ditu: euskaraz aritzea, kirola eginez ondo pasatzea, herriko beste gazteekin harremantzea eta arauak errespetatzea.

Txapelketa hau 9 urtetan antolatu da eta arrakasta handia du. Urtetik urtera, gainera, gero eta handiagoa da nesken parte-hartzea. Guztiak animatzen ditugu parte har dezaten eta gogoratu: LAGUNARTEAN KIROLA EUSKARAZ!!

 

Izen ematea online izango da. Guraso batek egin behar du eta taldea osatuko duten kideen izen-abizenak emango ditu. Gutxienez, 7 pertsona eta gehienez, 10ek osatutako taldea izatea eskatzen da.

Izen ematea datorren asteazkenera arte, irailaren 28ko 14:00ak arte egin daiteke 

Online izen ematea

Ikusi kartela

Albiste guztiak