pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazteentzako diru-laguntzak, urriaren 31ra arte
21
Urr
2022

Gazteentzako diru-laguntzak, urriaren 31ra arte

Musika-grabazioak egiteko eta aisialdiko tituluak lortzeko

Musika-grabazioak egiteko eta aisialdiko tituluak lortzeko

 

Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuaren diru-laguntzak eskatzeko epea amaitzear dago. Musika-grabazioak egiteko eta aisialdiko titulazioa lortzeko Legazpiko udalak atera dituen diru-laguntzak eskatu nahi dutenek urriaren 31ra arteko epea dute eskaerak egiteko: Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7.30-15.00).

 

  • Grabazioak egiteko

Musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzeko laguntza emango zaie. Laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izan daiteke. Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute. Lehentasuna izango dute: lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek, adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek, eta euskaraz sortutako grabazioek.

Grabaketarako diru-laguntzak

  • Aisialdiko tituluak lortzea

Udalak bekak eskainiko dizkie, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan herritik kanpo, Eusko Jaurlaritzaren onarpen ofiziala izanda, Aisialdiko Begirale edo Zuzendari titulua lortu duten legazpiarrei. Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da. Eskabidea egitean, titulua edo eskolaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, titulua lortzeko alde teorikoa eta praktikoa gaindituta dutela adieraziz.

Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzak

Albiste guztiak