pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Tomas Guerrak irabazi du martxoko zozketa
12
Api
2015

Tomas Guerrak irabazi du martxoko zozketa

Udalaren egutegiarekin lotua

Tomas Guerrak irabazi du Udalaren egutegiarekin lotutako martxoko zozketa
 
50 euroko saria eramango du, herriko dendaren batean erosketak egiteko
 
Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian urteak eta urteak zerbitzua eskaintzen daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
 
Dagoeneko egin dute martxoko galderari dagokion zozketa. Hauxe zen galdera: Jakin badakit orain oporretan zaudetela zuetako asko, baina nire ondotik pasa gabe ez zarete urrutira iritsiko. Nor naiz? Erantzun zuzena, hain justu, Gasolina zerbitzugunea da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Tomas Guerra izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko dendaren batean erosketak egiteko. 
 
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da apirilari dagokion galdera: Hiru bazkidek abiarazitako proiektua. Nafarroa kaleko lekukorik "garbiena".
 

Albiste guztiak