pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabonetako eskaintza prest nerabeentzako zerbitzuan
26
Aza
2022

Gabonetako eskaintza prest nerabeentzako zerbitzuan

Abenduaren 15era arte izen-ematea zabalik, ekintza berezietan parte hartzeko

Eta Gabonetan zer? lelopean, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu 11 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat. Horrela, Gabon giroa sortzeko asmoz, abenduaren 16an zerbitzua apainduko dute eta abenduaren 23an ping-pong mahaia margotuko dute. Egiteko horiekin batera ez dira ospakizunak ere faltako: bazkaria, askaria, … izango baitute lan horietan arituko diren gazteekin.

 

Urtarrilaren 2an 19 urte beteko dira Legazpiko udalak nerabeei zuzenduriko zerbitzu sozio-hezitzailea martxan jarri zuenetik. Hori dela eta, abenduaren 28an Kosta Jump-era joango dira. Urtarrilaren 4an pizza bazkaria eta ondoren pelikula bat izango dute eta urtarrilaren 5ean Donostiako Escape Room-era joango dira. Honez gero, irekita dago ekintza horietan parte hartzeko izen-ematea eta abenduaren 15ean amaituko da.

 

Bestalde, abenduaren 17, 18, 21, 22 eta 29an eta urtarrilaren 8an ohiko dinamika eskainiko da, eta abenduaren 24, 25, 30 eta 31n eta urtarrilaren 1, 6 eta 7an ez da zerbitzurik eskainiko. Ekintza bereziak egingo diren egunetan, ez da ohiko zerbitzua eskainiko.

 

Informazio zehatza ikusi nahi baduzu, egin klik lotura honetan:

EGITARAUA

Albiste guztiak