pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Lurraren Zaindariek sariak jaso dituzte
02
Abe
2022

Lurraren Zaindariek sariak jaso dituzte

Alicia Fernandez legazpiarrak baserriko produktuen saski bat jaso du

Urola Garaiko 2030 Agendak bat egin du Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin, eta “Lurraren Zaindariak” jarduera antolatu du lau udalerrietan.

Modu dibertigarrian, parte-hartzaileek hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko praktikak bateratu dituzte.

Horien artean baserriko produktuen 4 saski zozkatu dira, udalerri bakoitzeko bat.

Legazpin azaroaren 18an egin zen ekitaldia Euskal Herria plazan eta Alicia Fernandez López izan da saskiaren irabazlea

Ondoko udalerrietan honako hauek izan dira sarituak:

  • Ezkio-Itsaso: Mattin Ugarteburu Bilbao
  • Urretxu: Ainhoa Agirre Hurtado
  • Zumarraga: Iurdana Etxeberria Solatxi

Albiste guztiak