pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zer egin dezake familiak kontsumoen inguruan?
31
Urt
2023

Zer egin dezake familiak kontsumoen inguruan?

Hitzaldi-tailerra ostegunean, otsailaren 2an, 18.00etan Kultur etxean

Beste urte batez, Legazpiko udaleko Hezkuntza zerbitzuak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, hitzaldi-tailer bat antolatu du “Kontsumoak eta nerabeak. Zer egin dezake familiak?” izenburupean.

Hitzaldia datorren ostegunean, otsailaren 2an, 18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian izango da eta hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da,Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.

 

Ekimen hau Arrisku Alkohola programaren barruan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ikastetxeetan gauzatzen duen prebentzio-programa da, eta azaroaren 18an eta 22an Haztegi ikastolan eta abenduaren 1ean Olazabal Institutuan, DBH-ko 4.mailako ikasleen geletan burutu zen.

Hitzaldian honakoa landuko da: substantzien kontsumoen inguruko hausnarketa, beldur eta zalantzak landu, seme alabekin gaia etxean nola landu, guraso bezala zer egin dezakegu eta kontsumoak detektatzeko pista batzuk.

Hitzaldian gai honetan interesa duten guztiek parte har dezakete, aretoaren edukiera bete arte. Dei berezia luzatzen zaie DBH-ko 4.mailako ikasleen gurasoei eta DBH-ko ikasleen gurasoei.

Albiste guztiak