pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

'Legazpiko Ahotsak' entzungai ostiralean
22
Api
2015

'Legazpiko Ahotsak' entzungai ostiralean

Egitasmoaren aurkezpena egingo dute, 19:00etan, Kultur Etxean

Datorren ostiralean, hilak 24, 19:00etan, Kultur Etxean, Legazpiko Ahotsak egitasmoa aurkezteko ekitaldia egingo dute, Burdinola Elkarteak eta Legazpiko Udalak, elkarlanean. 
 
Aurkezpen horretan, bideo bat erakutsiko dute, 34 hizlari legazpiarren pasarteak eta testigantzak jasotzen dituena. Hizlariei eurei ere bideoaren kopia bana emango diete.
 
Antolatzaileek hitzordura azaltzeko deia egin dute, legazpiar guztientzat izango baita interesgarria adineko herrikideek diotenaren berri jasotzea.
 

Kartela

 

Albiste guztiak