pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ainarak dokumentala Ikus-entzunezkoen programan
03
Mar
2023

Ainarak dokumentala Ikus-entzunezkoen programan

Martxoaren 10ean, ostirala, 20:00etan Latxartegi Aretoan

Kultura zerbitzuko ikus-entzunezkoen programan ez-ohikoa dugun emanaldi bat izango da datorren martxoaren 10ean, 20:00etan Latxartegi Aretoan: Ainarak Dokumentala eskainiko da egun horretan.
Martxoaren 8a, pasatu berri, Urola Garaiako Berdintasun saila eta Legazpi Zine Klub elkartearekin elkarlanean antolatu da emanaldi hau.
 
Anne Etchegoyen abeslariarekin batera, 1870 eta 1940 artean, Nafarroako eta Aragoiko milaka emakumek –ainarak izenez ezagutzen ditugunak, hegaztien antzeko migrazioa egiten zutelako– Pirinioetatik Mauleraino neguan egindako bideari helduko diogu. Espartinen industrian lan egitera joaten ziren eta udaberrian etxera itzuli, familiari laguntzeko edo bere familia osatu eta bizitza berri bat hasteko helburuarekin.
 
Denboran, geografian eta zirkunstantzia historiko eta pertsonaletan zehar egindako bidaia da, artxibo, dokumentu, argazki eta elkarrizketen bidez, eta Annek haien bide bera egingo du filmean zehar.
 
Emanaldia, martxoaren 10ean, ostirala, 20:00etan Legazpiko Latxartegi Aretoan. Sarrera doakoa izango da.

Albiste guztiak