pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Laburbira Zirkuitoa Legazpira iritsiko da. 7 film laburren emanaldia Ikus-entzunezkoen programan
27
Mar
2023

Laburbira Zirkuitoa Legazpira iritsiko da. 7 film laburren emanaldia Ikus-entzunezkoen programan

 Apirilaren 4an, asteartea, 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian

Kultura zerbitzuko ikus-entzunezkoen programan oraingoan Laburmetraiei egingo diegu tokia, eta Euskaltzaleen Topagunearen Laburbira Zirkuitora batu gara, aurten 20. edizioa izango da gainera, eta 7 laburmetraia eskainiko dira.  
 
LABURBIRA, Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen den euskarazko film laburren zirkuito ibiltaria da, aurten 20.a. Aurtengo ediziora 28 lan aurkeztu dira eta 7 lan aukeratu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Aukeraketa prozesuan lurraldetasuna, genero berdintasuna eta filmen maila kontutan hartu dira, eta ondorioa, 80 minutuko film-sorta ikusgarria. 
Hastapenetik, Laburbira zirkuituak bi helburu nagusi hauek izan ditu: batetik, euskarazko sortzaileen lana ezagutzera ematea. Bestetik, herritarrei gurean eta euskaraz sortutako lanak ikusteko aukera ematea.
Nabarmentzekoa da LABURBIRA-ra aurkeztutako lanen maila eta aniztasuna, askotariko lanak baitaude bilduman, edukiz zein estiloz. Guztiak ere, hori bai, gaur egungo zinemagintzaren ispilu.
 
Esan bezala, apirilaren 4an, asteartea, 19:00etan ikusi ahal izango ditugu Legazpin, Kultur Etxeko Areto Nagusian, aurten herriz herri dabilen 7 film laburren sorta, eta gainera tartean legazpiarren bat ikusteko aukera ere izango dugu. Sarrera doakoa izango da.
 
 

Albiste guztiak