pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erabilgarri dago Laubide auzoko oinezkoen kaleko Udalaren bulego elektronikoa
29
Mar
2023

Erabilgarri dago Laubide auzoko oinezkoen kaleko Udalaren bulego elektronikoa

Astelehenetik igandera, 7:30etik 20:30era erabili ahal izango da

Udalak Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) indartu du, Laubide auzoko oinezkoen kalean jarri duen bulego elektroniko berria abian jarrita.

 

Bulego elektroniko hori urteko egun guztietan egongo da irekita (jaiegunak barne), 7:30etik 20:30era.

 

Bertan, Udalarekin konektatutako terminal informatiko bat instalatu da, eta bertan honakoak egin ahal izango dira:

  • Biztanleen erroldarekin lotutako dokumentuak eskuratu (errolda-ziurtagiria)
  • Udal-ordainagiriekin lotutako informazioa kudeatu: ordainagirien frogagirien kopiak,
  •  Udalaren egoitza elektronikora sartu, udalaren edozein izapide egiteko.
  • Legezko xedapenez jendaurrean jarri behar diren dokumentu guztiak kontsultatu (iragarki-taula)
  • Kirol-zerbitzuak kudeatu, hala nola kirol-espazioak erreserbatu edo ikastaroetan izena eman edo harpidetza egin.
  • KZgunean BAKQ ziurtagiria eskatzeko hitzordua hartu
  • Nortasun Agiria egiteko edo berritzeko hitzordua hartu

 

Terminal informatikoa erabiltzeko, nahikoa da NANa bertara gerturatzea, izapidea eskatzen ari den pertsona identifikatu ahal izateko.

 

Bulego elektroniko hori martxan jarrita, Udalak beste bide bat eskaintzen du udal-zerbitzuak emateko, udaletxera joan beharrik gabe.

Gobernu Taldeak apustu irmoa egin du udal zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko eta hau beste urrats bat da, herritarrei Udalaren izapideak kudeatzeko modu berriak eskainiz.

 

Uda baino lehen, bulego horretan, Sasieta mankomunitateko konpostatzeko poltsak emateko makina bat jartzea aurreikusten da, hirigunean dagoena bezalakoa.

 

Albiste guztiak