pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Tailerrak eta txoko ezberdinak Azokan, apirilaren 15ean Haurren Eguna ospatzeko
31
Mar
2023

Tailerrak eta txoko ezberdinak Azokan, apirilaren 15ean Haurren Eguna ospatzeko

Izen ematea online, apirilaren 13ra arte

 

Datorren apirilaren 15ean Haurren Eguna ospatuko da. Egun horrekin bat eginez, Legazpiko Udalak, hainbat tailer eta txoko antolatu ditu 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Azokan. Honako txokoak egongo dira:

 

  • Naturan jolasean:txoko ezberdinak egongo dira: eraikuntza txokoak, sormen txokoa, jolas sinbolikorako sukalde txokoa; harearekin, lurrarekin eta naturako elementuekin eskulanak egiteko txokoa, ..
  • Sormen tailerra: Material ezberdina erabiliz hainbat apaingarri edota elementu sortzeko eskulan tailerra.
  • Zirkoan trebatzen:parte hartzaileek zirkoan murgiltzeko aukera izango dute, material ezberdina erabiliz.

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako.

 

Epea: ostegunera arte, apirilak 13a, 14.00ak arte.

Lotura: https://www.legazpi.eus/haurren-eguneko-tailerrak

 

Albiste guztiak