pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Datorren larunbatean, goitibeheren lasterketa jokatuko da San Juan auzoan
06
Mai
2015

Datorren larunbatean, goitibeheren lasterketa jokatuko da San Juan auzoan

Proba hori puntuagarria izango da Euskal Ligarako

Datorren larunbatean, maiatzak 9, Santikutzen egitarauaren barnean, Legazpiko Goitibehera Lasterketa jokatuko da, San Juan auzoan. Proba hori Euskal Ligarako puntuagarria izango da, eta izena emateko epea gaur, maiatzak 6, gaueko 21:00etan amaituko da. Bi aukera daude izena emateko: www.fotomotor.es webgunean sartuta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.
 
Dagoeneko 45etik gora ibilgailuk eman dute izena Euskal Liga eta Challenge Gipuzkoarako puntuagarria izango den probarako. Parte-hartzaileak, hain zuzen, Gipuzkoatik, Arabatik, Bizkaitik, Nafarroatik, Errioxatik, Burgostik, Kantabriatik eta Asturiastik etorriko dira. Tartean, 9 legazpiar izango dira, gutxienez. 
 
Egiaztapenak Urtatzako tiro zelaiaren ondoan hasiko dira, 15:00etan. Lehenengo parte-hartzailea, berriz, 16:30ean aterako da. Lehenengo zein azken parte-hartzaileak, hain justu, legazpiarrak izango dira: aurrenekoa, Julen Agirreburualde, Euskal Ligako egungo liderra; azkena, aldiz, Josu Agirre.
 
Guztira hiru txanda ofizial egingo dira, eta denbora azkarrena lortzen duenak irabaziko du. Ohiko sariez gainera, lehen herritar ez-federatua, lehen emakumezkoa eta 15 urtez azpiko lehena sarituko dituzte Maldan Behera Taldeko kideek.
 
Elkarte horretako kideek, bestalde, adierazi dute norbaitek komisario lanak egin nahiko balitu, larunbatean bertan, 15:30ean, irteera gunera azal dadila. Lan handia izango dute, eta zeinahi laguntza eskertuko luketela zehaztu dute. 

Lurraldebus zerbitzuan aldaketak 

Albiste guztiak