pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zinea Latxartegi aretoan: urteko azken emanaldiak
11
Abe
2023

Zinea Latxartegi aretoan: urteko azken emanaldiak

Abenduaren 15ean Zine-Klub saioa eta abenduaren 17an, haurrentzako emanaldia eta saio komertziala

 

Urtarrilean aldaketak izango dira zinearen kudeaketan.

 

Abenduaren 15 eta 17an eskainiko dira urteko azken zine saioak Latxartegi Aretoan.

 

Hona eskainiko direnak:

15, ostirala: “Vidas pasadas”. Zuz.: Celine Song. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Zine-Kluba.

17, igandea:La Patrulla Canina”: La superpelícula”. Zuz.: Cal Brunker. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.

17, igandea:Napoleón”. Zuz.: Ridley Scott. 19:00etan Latxartegi Aretoan.

 

Eta hau izango da  Zine-Klub Legazpi Elkarteak Latxartegi Aretoan eskaintzen diren zine saio guztien kudeaketa eramango duen azken asteburua ere.

 

Urtarriletik aurrera, Elkarteak Zine-Klub saioak baino ez ditu kudeatuko, hilean bi saio ostiraletan 19:00etan.

 

Gainerako zine saioak Programación Areto enpresaren bidez kudeatuko dira, eta saioak indartuta iritsiko dira. Hala lau saio izango dira astebururo:

  • Larunbatetan 19:00etan eta Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€
  • Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€
  • Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€

 

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

Albiste guztiak