pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Silbestre-ak agur esango dio urteari
21
Abe
2023

San Silbestre-ak agur esango dio urteari

Izen-ematea internet bidez baino ezin da egin

 

San Silbestre lasterketaren laugarren edizioa abenduaren 31n izango da Legazpin. 2023 honetan, atletak 17:00etan elkartuko dira berriro Kale Nagusian, eta lasterketa honen irteera eta helmuga bertan izango dira. Iñigo Txintxurretak eta Iosu Egañak, Gaizka Romerorekin batera jardun dute antolaketa lanetan, Legazpiko Udala, Atzegiko kideak, Telleriarteko Txirrindulari Elkartea eta herriko hainbat enpresa eta establezimendu bezalako kolaboratzaileekin batera.            

 

Oraingoan, izen-ematea Internet bidez bakarrik egin daiteke, www.kronoak.com webgunean sartuta. Epea abenduaren 30era arte egongo da zabalik, gaueko hamabietan; hala ere, kopuru-muga lortuz gero, itxi egin daiteke. 
- Gutxieneko adina 16 urtekoa da.           
- Izena emateko prezioa: 6 euro banaka eta 12 euro bikoteko.    
- Ibilbidea aurreko urteetakoaren antzekoa izango da, eta 4,6 kilometro izango ditu hirigunean zehar.
- Sariak: lehen, bigarren eta hirugarren sariak izango dira gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat; Legazpiko lehenengoarentzat, eta mozorro onenarentzat. Era berean, parte-hartzaile bakoitzari oparitxo bat emango zaio.

 

Antolatzaileek deialdia egin dute probaren bidegurutzeak arautuko dituzten boluntarioak biltzeko. Parte hartu nahi dutenek 646 001 020 telefonora deitu dezakete.

 

Albiste guztiak