pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Etxebizitzaren erronkari erantzunez
21
Abe
2023

Etxebizitzaren erronkari erantzunez

Udal eraikinetan alokairu bizitegiak ezartzeko aukerak aztertu eta diseinatzeko prozesu parte hartzailea aurkeztu da

 

Proiektu honen muina Legazpiko etxebizitza beharren inguruko azterketa egin, eta udal baliabideak (Meazti Etxebizitza Tutelatua eta udalak erosi duen Ezkurrenea garai bateko Patricio Etxeberriaren pentsioa) baliatuz honi erantzun bat ematea da. Horretarako, alokairu sozialera bideratutako etxebizitzak garatzeko Udalak izan ditzakeen aukerak aztertuko dituen, eta etxebizitza aukera horien diseinua garatuko duen prozesu parte hartzaile bat abiatzea proposatzen da. Lehenik eta behin beharren identifikazioa eginez, ondoren udal baliabide eta aukerak aztertuz, eta azkenik etxebizitza berriek izango duten izaera, espazio, funtzionamendua...modu parte hartzailean definituz. Prozesu hau urtarrilean hasiko da.

 

Prozesuak helburu hauek izango ditu:

• Herritarren artean dauden etxebizitza beharrak aztertzea

• Alokairu sozialera bideratutako etxebizitza proiektuarekiko egon daitekeen interesa neurtzea

• Etxebizitza aukerak garatzeko udal baliabideen aztertzea

• Aukerak eta beharrak ezagututa, etxebizitza proiektua modu integralean diseinatzea (izaera, funtzionamendua, espazioen izaera eta kudeaketa, sarrera baldintzak eta prozedurak, ...)

• Herritarrak diseinu prozesuaren parte izatea 


Albiste guztiak