pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabonetako haur parkea eta Txu-txu trena urtarrilaren 2tik 4ra
24
Abe
2023

Gabonetako haur parkea eta Txu-txu trena urtarrilaren 2tik 4ra

Saio bakoitzerako sarrera 2 eurokoa izango da eta trena doakoa

 
Datorren asteartean urtarrilaren 2an Legazpiko 23. Gabonetako Haur parkea irekiko da Urbeltz pilotalekuan eta Azokan. Urtero bezala, urtarrilaren 2an eta 3an ordutegia honakoa izango da: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Ostegunean, urtarrilaren 4an, goizez izango da, baina 10:30etik 13:30era.
 
Gurutze Gorria saio guztietan egongo da, baina txikienek arduradun baten ardurapean egon beharko dute.
 
Saio bakoitzerako sarrera 2 eurokoa izango da. Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik, beste 2 euro.
 
Parkean 2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat jolasak egongo dira. 
 
- Urbeltz Pilotalekuko pistan:
  • 2-5 urtekoen gunean: 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin, lurzorua moketadunarekin.
  • 6-10 urtekoen gunean: txirrista eta puzgarri bana.
  • 11-14 urtekoen gunean: “Salto al vacío” eta oztopo anitzeko pista
- Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean: 
  • Joko interaktiboetako 6 pantaila eta futbol-mahaiak.
  • Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: Makilajea; karetak, postalak eta marrazkiak.
  • Azokan: Giza futbolina, diana eta Kick Soccer (futbol-atezaina)
 
Txu-txu trena
Txu-txu trena Legazpiko kaleetan hiru egunetan ibiliko da Gabonetako Haur Parkearen ordutegi berean eta doakoa izango da.
 
Euskal Herria plazatik irtenda, Laubide auzoko errotondaraino igoko da eta bertan jaisteko aukera egongo da. Tokirik egonez gero, igotzeko aukera ere emango da.
 
Joan den asteazkenean, abenduaren 20an, txu-txu trenak ibilbide berezia egin zuen Garaguneko, Meazti eta Santikutz egoitzako erabiltzaileekin.
 
 

Albiste guztiak