pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irene Paredesi omenaldia abenduaren 30ean izango da
23
Abe
2023

Irene Paredesi omenaldia abenduaren 30ean izango da

Goizeko 11:00etan Udaletxean elkartuko gara ospakizunarekin hasteko

 
Jakina bezala, abenduaren 30ean, Irene Paredesek merezi duen omenaldia jasoko du. Hori dela eta, herri osoaren bultzada eskatzen dugu Ireneri egun ahaztezina pasarazi ahal izateko.
 
Guztiok desberdinak izanik denok dugu zerbait amankomunean: herria osatzen dugu eta Irenek lortu duena ikaragarria da. Gure herrikideak, zintzotasuna, apaltasuna, umiltasuna, lidergoa eta ausardia zabaldu ditu munduan zehar, gure herria mundu mailan kokatuz. Eta hori gutxi balitz, MUNDUKO TXAPELDUNA ere BIHURTU DA! 
 
Azken hilabetetan futboletik haratago bizi izan duena ere ez da makala izan. Honengatik guztiagatik, egitarau xume bat prestatzen ari gara, eta zu ere festa honen parte izatea gustatuko litzaiguke:
11:00etan. Harrera udaletxe parean 
11:30ean. Kalejiran Irene Paredes Kirol gunera
12:00etan. Iraganaren eta orainaren nesken futbola.  Ilintxa-Urola (beteranak) + Ilintxa-Urola (seniorrak). 
 
Anima zaitezte! 
Gora Legazpi!
 

Albiste guztiak