pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kantu berri bat gara, Jon Maiaren azkena urtarrilaren 19an
27
Abe
2023

Kantu berri bat gara, Jon Maiaren azkena urtarrilaren 19an

22:00etan Latxartegi Aretoan.

Sarrera 15€. Aurrez https://labur.eus/7Xikk

 

Jon Maiak "Kantu Berri Bat Gara" disko-liburua aurkeztuko du hurrengo asteetan. Otsailean eta martxoan, Donostian eta Bilbon, Victoria Eugenian eta Euskaldunan aurkeztuko du, baina aurretik, hainbat kontzertu emango ditu eta horietako bat Legazpin izango da, urtarrilaren 19an, 22:00etan, Latxartegi aretoan.

 

Antolatzaileak SOLKIE eta Legazpiko Udala izango dira

 

KANTU BERRI BAT GARA

Jon Maia Soria

Jon Maia (ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (pianoa, sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioa, ahotsa).

 

2021. urte bukaeran Jon Maiak ezuste ederra eman zigun Kantu bat gara disko/liburuarekin. Bertan bildu zituen 30 urtean berak egindako kantak, Ken Zazpik, Garik, Negu Gorriakek eta puntako beste talde eta musikariek ezagun egin dituztenak. Kantu bat garan Maiak berak kantatu zituen, Pello Ramirezek (celloa), Gorka Hermosak (soinu handia) eta Nacho Sotok (pianoa) lagunduta. Ondoren, disko/liburuan oinarritutako bira arrakastatsua egin zuen. Kontzertuetan, tokian tokiko kolaboratzailez inguratu zen, eta ikus-entzuleekiko komunioa erabatekoa izan zen. Bada, Kantu bat garak segida izango du orain Kantu berri bat gararekin.

 

Lan honetan kantu berriak izango dira gehienak eta lau bertsioak (Gozategi, Pello Reparaz, Negu Gorriak, Gari).

 

Kantu berri bat garak ere goi mailako kolaboratzaileak ditu: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta, hemen dator ustekabeko handia, bere milaka jarraitzailerentzat eta euskararentzat ere opari bat izango dena: Silvio Rodriguez.

 

Liburuari dagokionez, berriz, Maiak bere iruditeria errepasatu du testu batean, street-art-eko erreferente Baluren ilustrazioek edertuta.

 

Albiste guztiak