pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Elurretarako prest
06
Urt
2024

Elurretarako prest

Udalak baliabide material eta giza baliabide gehiago ditu

Datorren asteko ustezko elurtearen aurrean, egun horietan zirkulatzeko asmoa duten ibilgailuei tentua eskatzeaz gain, Udalak aurten izango dituzten baliabideen berri eman nahi die herritarrei, handiagotu egin baitira.         
Legazpiko Udalak nabarmen handitu ditu bere baliabide materialak eta pertsonalak, elurra egin dezakeelakoan, eta horietako bat 24 orduko zerbitzua da, beharrezkoa izanez gero. Horrela, udalak honakoak ditu: 
- Pala berri bat, Land Roverrean jarriko dena eta 24 orduko zerbitzuan erabiliko dena.    
- Espaloiak garbitzeko pala bat duen orga motorizatu bat.            
- Gatza barreiatzeko kamioi bat.
- Bi bobcat espaloiak garbitzeko.              
Gainera, beharrezkoa izanez gero, gatza herriko bost puntutan kokatuko da:       
- Urtatza inguruan 29- 69 (Junetorri markesina)
- Laubide 11 inguruan (Domingo Agirre hexagonoa)       
- Txorronea inguruan     
- Telleriarte plaza            
- Apaizaren etxea Brinkolan        
Gatza behar dutenek ontzia eraman beharko dute garraiatzeko.

Legazpiarrei gogorarazten zaie EZ dutela biltegira gatz bila joan behar. Norbaitek behar duela uste badu, udaletxera deitu beharko du eta eman egingo zaio.           

Baliabide material horiez gain, 20 udal langile egongo dira prest lanerako elurteak hala eskatzen badu.

Albiste guztiak