pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erregeen kabalgata. Eskertza
08
Urt
2024

Erregeen kabalgata. Eskertza

Eguraldi txarra egin arren, kabalgatak Legazpi zeharkatu zuen

Euria eta hotza egin arren, Erregeen kabalgata garaiz atera zen Bikuñatik eta herriko kaleak zeharkatu zituen legazpiar guztiek Maiestateak ikus zitzaten.
Legazpiko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu urtarrilaren 5eko arratsaldean, euria egin arren, argi- zuziak eta instrumentuak hartu eta haur eta nagusiei gozokiak eta opariak banatu zizkieten guztiei. Korosti dantza taldeari ekitaldia antolatzeagatik; Legazpiko Musika Bandari, Legazpiko Santikutz Abesbatza, oraingoan ere bertan egon zelako; Jon Aliste eta Iker Zeberioren gidaritzapean atera ziren turuta eta tanbor jole gazteak eta xaloa estetika. Errege Magoei eta morroiei; Ormazarreta Zalditegiari; eta Jaiotza osatu zuten haurrei.

Era berean, eta nola ez, ibilbidean zehar egon ziren legazpiar guztiei eta plazara hurbildu zirenei ere, eguraldi txarra egin zuen arren.

 

Eskerrik asko guztioi eta datorren urtera arte!

Albiste guztiak