pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Datorren larunbatean jokatuko da Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren VI edizioko lehen saioa
09
Urt
2024

Datorren larunbatean jokatuko da Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren VI edizioko lehen saioa

Urtarrilaren 13an, larunbata, Latxartegi aretoan izango da 16:30etan

Datorren urtarrilaren 13an, larunbata, Latxartegi Aretoan arratsaldeko 16:30etan

Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako Gazteen

Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren VI edizioa ospatuko da.

 

Legazpin jokatuko den txapelketa hau Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen

duen VI Aurresku Ligaxkako 1go saioa da, eta bertan Euskal Herriko

dantzariek parte hartuko dute.

 

Aurtengo Legazpiko saioan 2008 eta 2012 urte bitartean jaiotako 30 dantzari

arituko dira, bi sailetan banatuta.

 

Legazpin Sustraiak Dantza Taldeko Araitz Berasategi, Irune Azpeitia, Jon

Alberdi, June Osinalde, María Sánchez eta Nora Escudero arituko dira.

Hauetaz gain Eider Carballo Legazpiarra ere arituko da.

 

Dantzatu beharreko dantzak:

• B Saila: "Hondarribi Handia" eta "Zortzikoa"

• D Saila: "Betronio handia" eta "Aurkez Aurke" edo "Desafioa"

 

Epaimahaia Idoia Besada, Katerin Artola eta Nahikari Vizuete Gipuzkoako

Euskal Dantzarien Biltzarraren kideez osaturik egongo da eta doinua Goiz

Deia Legazpiko txistularien esku izango da.

 

Parte hartzaileak eta dantzatuko duten ordena:

 

D Saila

Mara Albistur (Errenteria)

• Enara Artola (Lezo)

• Naroa Del Rio (Tolosa)

• Laida Rabadan (Andoain)

• Jurgi Errandonea (Andoain)

• Amene Uranga (Tolosa)

• Irati Larrañaga (Andoain)

• Duna Santos (Elgoibar)

• Danel Castillo (Pasai Donibane)

• Julen Lertxundi (Asteasu)

• Naia Amorena (Astigarraga)

• Irune Azpeitia (Legazpi)

• Eider Carballo (Legazpi)

• Ihintza Erauskin (Lezo)

• Maria Sanchez (Legazpi)

 

B Saila

Araitz Berasategi (Legazpi)

• Sare Meabebasterretxea (Elgoibar)

• Izaro Louvelli (Errenteria)

• Haizea Luluaga (Elgoibar)

• Nora Davila (Zizurkil)

• Xalbat Maya (Errenteria)

• Ixone Lorenzo (Lezo)

• Mairi Maya (Errenteria)

• Jon Alberdi (Legazpi)

• Judith Jacinto (Lezo)

• Maiana Gracia (Errenteria)

• June Osinalde (Legazpi)

• Aiara Aburuza (Aduna)

• Nora Escudero (Legazpi)

• Naroa Hidalgo (Amasa-Villabona)

 

Gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatzeko baduzue hitzordua.

Aretoko ateak 16:15ean irekiko dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Albiste guztiak