pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Katiuska” Zarzuelarekin hasiko da urtea Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
10
Urt
2024

“Katiuska” Zarzuelarekin hasiko da urtea Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Urtarrilaren 17an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian

Urtarrilaren 17ko Katiuska zarzuelaren emanaldiarekin hasiko da urtea Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan. Saio bakarrean eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.

Bi ekitalditako opereta, prosan eta bertsotan egina. Pablo Sorozabal maisuak egin zuen musika eta libretoaren egileak Emilio Gonzalez del Castillo eta Manuel Marti Alonso dira. Bartzelonako Victoria antzokian eskaini zen lehenengo aldiz 1931ko urtarrilaren 27an.

 

 

PERTSONAIAK:

 

Katiuska

Errusiako familia inperialetik bizirik atera den bakarra

eta Pedro Stakof maite duena

Sopranoa

Olga

Boniren emaztegai pinpirina a

Tiple komikoa

Pedro Stakof

Sobieteko komisarioa eta Katiuska maite duena a

Baritonoa

Sergio printzea

 

Tenorea

Bruno Brunovich

Tsarraren armadako koronela 

Baxua

Boni

Ostalaria

Tenore komikoa

Amadeo Pich

Galtzerdi saltzailea

Aktore abeslaria

Tatiana

Boniren izeba

Tiple komikoa

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

 

Albiste guztiak