pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Ludopatia baten testigantza” gazteei eta gurasoei zuzendutako saioak
10
Urt
2024

“Ludopatia baten testigantza” gazteei eta gurasoei zuzendutako saioak

Urtarrilaren 11, 18 eta 19an, Kultur etxean eta gaztetxean

Urtarrilaren 11,18 eta 19an Josu Viana Mugika zumarragarrak ludopatiari buruzko saioak eskainiko ditu.

Saio horien helburua da jokoaren adikzioaren inguruan prebentzioa lantzea.

 

Alde batetik, ostegunean, urtarrilak 11, DBHko 3.mailako ikasleak eskola-orduetan Legazpiko Kultur etxera gerturatuko dira “Ludopatia baten testigantza”programan parte hartzera. Goizeko 10:00etan Haztegi ikastolaren txanda izango da eta 11:30ean Olazabal institutuarena.

Saio hauek  Treba Gazteak programaren barruan egingo dira, Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.

 

Bestalde, hurrengo astean gurasoen eta 18 urtetik gorako gazteen txanda izango da. Horrela, urtarrilaren 18an, osteguna, 18:00etan Kultur etxeko areto nagusian gurasoentzako hitzaldia egongo da; eta urtarrilaren 19an, ostirala, 18:00etan gaztetxean,gazteei zuzendutako saioa.

Saio hauek berriz herriko ikastetxeekin eta Legazpiko Gazteak elkartearekin elkarlanean egingo dira eta Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatu eta finantziatuko ditu.

 

Animatu parte hartzera!

 

Albiste guztiak