pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ERAIKI DEZAGUN LEGAZPI martxan
10
Urt
2024

ERAIKI DEZAGUN LEGAZPI martxan

100€ko bost baleak zozketatu dira

 

Herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzeko eta 2024ko aurrekontuak zehazterakoan legazpiarren iritzia kontuan hartzeko, irailetik urrira bitartean Legazpin entzute prozesu bat aurrera eraman zen,  bertan 176 iradokizun bildu zirelarik. Horiek guztiak aztertuta, abenduaren 10erako herritarrek erantzuna jaso zuten.

Prozesu honetan parte hartu zuten herritar guztien artean 100€ko bost baleen zozketa aurrera eraman zen urtarrilaren 8an eta gaur eguerdian, urtarrilak 10, sariak banatu dira. Irabazleak ondorengoak izan dira:

  • Antonio Alonso
  • Felisa Gil
  • Felix Pinillos
  • Leire Jimenez
  • Janire Larrañaga

Prozesu honekin jarraituz, iradokizunak sailkatu eta multzokatu egin dira (horietako batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen ziren), eta zerrenda bat osatu da horien jarraipena egin ahal izateko. Mila esker parte hartu duzuen guztiei!

Ikusi zerrenda, azalpenak eta jarraipena egiteko 

   

   

 

 
 

Albiste guztiak