Otsaileko asteburuetarako familia plan berria antolatu du Lenburrek, hau 5 urtetik gorako haurrei eta euren familiei zuzenduta dagoelarik.
Bisitan garai bateko Buen Pastor ikastetxeko gela bisitatuko da eta garai hartan erabiltzen zen materiala (pizarrinak, lumatxoak, tinteroak), jolasak (tortoloxak, txapak, kromoak…) eta zigorrak azalduko dira. Haurrek, jolas hauekin ondo pasatzeko aukera izango dute.
Horrez gain, San Inazio auzoan kokatzen den langileen etxebizitza ere bisitatuko da. Bertan, gure etxeetan eman diren aldaketak ikusiko ditugularik (ez zegoen telebista, sofa, hozgailua…).
Ekintzaren iraupena ordu eta erdikoa da eta prezioa, 6,5€-koa haurrek zein nagusiek.
Aldez aurretik izena eman behar da Mirandaolako Turismo bulegoan: 943730428 telefonoan edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.