pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Industriak paisaian dituen eraginei buruzko jardunaldi batzuetan Legazpiko kasua aurkeztuko du udalak
03
Eka
2015

Industriak paisaian dituen eraginei buruzko jardunaldi batzuetan Legazpiko kasua aurkeztuko du udalak

Ane Mendinueta arkitektoa izango da bertan

Errioxako Naiara herrian egingo dira, hilaren 3tik 5era, eta Ane Mendinueta arkitektoa izango da bertan, Kultura Ministerioak gonbidatuta
 
Legazpiko Udalak berebiziko arreta eskaini dio, azken lau urte hauetan, udalerriko industria ondareari, gure industria ondarea benetan aberatsa dela kontuan hartuta. Bitarte horretan, interesgarriak izan zitezkeen jardunaldi eta ikastaroetan izan dira udaleko ordezkariak. Esate baterako, iaz, Parlan (Madril hegoaldea) langile etxebizitzei buruz egindako mintegi batzuetan izan ziren. Han, arlo horretan espezializatutako hainbat jenderekin harremana egiteko aukera izan zuten. 
 
Horren ondorioz, aurten, Linarejos Cruz Espainiako Kultur Ondarearen Institutuko ordezkariak (Kultura Ministerioaren mendekoa) industriak paisaian izandako eraginei buruz Errioxako Naiara (Nájera) herrian egingo diren jardunaldietan parte hartzeko gonbita egin die. Hala, Legazpiko Udaleko Ane Mendinueta arkitektoak hitzaldia emango du bertan, "Legazpiko hiri paisaia industriala berreskuratzea" izenburupean. Jardunaldiak ekainaren 3tik 5era bitarte egingo dira.
 
Jardunaldi horietan, zehazki, industria enpresen ondareak izango dituzte aztergai, ia mende beteko jardueraren ostean lurraldea eraldatu eta berezitasunez betetako paisaia eraiki dutenak.
 
Helburua izango da arkitekturei, teknikei, nortasunari eta oroimen kolektiboari merezi duten balioa ematea, eta ez soilik elementu bakartu gisa, baizik eta euren lurralde testuinguruan; alegia, sortutako ingurunea eta paisaia aintzat hartuta.
 
Orain artean egindako harremanak estutzea eta Legazpiren kasuaren berri zabaltzea izango dira, oro har, irteera honen helburu nagusiak. 
 

Albiste guztiak