pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aste Santu kontzertua: Santikutz Abesbatza
17
Mar
2024

Aste Santu kontzertua: Santikutz Abesbatza

Martxoaren 23an, larunbata, 20:00etan Parrokian

 

Aste Santua gainean dugu jada.

Santikutz Abesbatzak lanean jarraitzen du eta jendaurreko emanaldiak eskaintzen ere ari da. Santa Ageda bezperako kale emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen otsailean,

eta Aste Santua iristear dagoen honetan,

garai berezi horri dagokion errepertorioarekin, agertuko da jendaurrean berriz ere Santikutz Abesbatza, ohikoa dugun Aste Santu kontzertua eskaintzeko.

Emanaldia, martxoaren 23an, larunbata, 20:00etan Legazpiko Parrokian izango da.

 

Hona Marian Lasa Gordoaren zuzendaritzapean eskainiko diguten errepertorioa:

 

  • Sacris Solemniis

M. Haller

  • Pueri Hebreum

F. Gorriti                

  • Pueri Hebreum

Victoria

  • Psalmo 43

F. Mendelssohn

  • O Jesu Christe 

 J. Van Berchem

  • Lamentattio Jeremiae Prophetae

V. Goicoechea

  • Por qué Jesús no lloras

J. S. Bach

  • Stabat Mater

Kodaly

  • Funeral of Queen Mary

H. Purcell

  • Ave María Gratia Plena 

J. Elberdin

  • Aita Gurea 

P. Madina

 

Albiste guztiak