pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

‘UZTALAI’  udaleku irekiak
24
Mar
2024

‘UZTALAI’ udaleku irekiak

Zuzendaria, begiraleak eta zaintzako begiraleak hartzeko deia

 

Legazpiko Udalak hasi ditu dagoeneko “Uztalai” udaleku irekiak antolatzeko lanak. Jarduera hori HH-2 eta LH-4 maila bitarteko herriko haurrei eskainiko zaie uztailean.

 

Hori dela eta, jarduera horretan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak hartzeko oinarriak onartu ditu Udalak eta bertan lan egiteko eskaerak aurkezteko epea zabalduko du bihar, astelehenean.

 

Bi modutara aurkez daitezke eskaerak:

1) Egoitza elektronikoaren bidez: Honetarako, tramitazioa hasi aurretik eskaera orria deskargatu eta beteta izan behar da egoitza elektronikoan atxiki ahal izateko.

 Egoitza elektronikora sarbidea

2) Eskaera-orria udaletxeko Arreta-bulegoan aurkeztuta 

eskaera orria

 

 

Izena emateko epea: martxoaren 25etik apirilaren 12ra, biak barne.

Ikusi zuzendariaren oinarriak

Ikusi begiraleen oinarriak

Ikusi zaintzarako begiraleen oinarriak

Albiste guztiak