pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hegialdeko jaiak direla-eta, Junetorrik zerbitzu berezia eskainiko du
10
Eka
2015

Hegialdeko jaiak direla-eta, Junetorrik zerbitzu berezia eskainiko du

Baita Telleriarteko jaietan ere; alegia, ekainaren 24an

Datorren asteburuan, ekainak 13 eta 14, Hegialdeko jaiak izango dira. Aurten, lehenengoz, Junetorrik zerbitzu berezia eskainiko du jai horietan. Goizez, 10:30etik 15:15era eta arratsaldez, 17:30etik 21:47ra, larunbatean zein igandean. Bi egunetan, autobusak ohiko ibilbidea egingo du.
 
Baina Hegialdeko jaiak ez dira autobus zerbitzu bereziaz gozatuko duten hilabete honetako jai bakarrak. Izan ere, hilaren 24an, Telleriarteko jaietan, Junetorrik berriz eskainiko du zerbitzu berezia. Eguerdian ordutegia luzatu egingo da, eta autobusak bi buelta gehiago egingo ditu; alegia, 13:30ean eta 14:15ean ere Telleriartetik pasako da. Jai horietan ere, ohiko ibilbidea egingo du autobusak.
 
Zerbitzu hauek indartuta, udalaren helburua da herritarrei joan-etorriak erosoago egitea, eta urrutiko auzoetakoek ere jaietan parte hartzea bultzatzea.
 

Ikus Junetorriren webgunea

 

Albiste guztiak