pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak harrera egingo die Irene Paredes, Ritxar Tolosa eta Josema Azpeitiari
30
Eka
2015

Udalak harrera egingo die Irene Paredes, Ritxar Tolosa eta Josema Azpeitiari

Pleno aretoan 19:00etan egingo da ekitaldian

Legazpiren izena munduan zabaltzea eskertuko die pleno aretoan 19:00etan egingo den ekitaldian
 
Legazpiko Udalak harrera ekitaldi bat egingo du bihar, asteazkena, uztailak 1, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan, Irene Paredes futbolariari eta Ritxar Tolosa eta Josema Azpeitia liburugileei esker oneko harrera egiteko. Ekitaldiak ateak irekita izango ditu herritar guztientzat.
 
 
Irene Paredes Kanadan izan da Futboleko Munduko Txapelketan Espainiako selekzioarekin lehiatzen eta bertan aparteko lana egin izan du.
 
 
Ritxar Tolosa eta Josema Azpeitia, berriz, pintxoei buruzko munduko bigarren liburu onenaren egileak dira. Legazpiar hauek La senda del pintxo liburua argitaratu zuten 2011n, eta 2014an eguneratu egin zuten. 
 
Harrera honen bidez, Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie hiruei, gure udalerria munduan ezagutzera emateagatik.
 

Albiste guztiak