Jaietako egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza

Aurreko urteetan bezala, festetako egitarauetan zure publizitatea txertatzeko aukera izango duzu aurtengoan ere.
Martxoaren 1ean, hasiko da aurten lan horretan arituko den Aloña Susaeta, eskaintza egiteko aurrez-aurreko bisitak egiten. Hala, ere interesa izango bazenu, jar zaitezke berarekin harremanetan e-postaz
Hauek dira aurtengo iragarkien prezioak:
- Orri osoa: 400€
- Orri erdia: 240€
- Faldoia: 135€
- Faldoi erdia: 70€
- Aurten ez dago kontrazala kontratatzeko aukerarik.
Maiatzeko jaietako egitaraurako publizitatearekin hasiko bada ere, Artzain Eguna eta Agorreko Santikutzetako egitarauetakoa ere kontratatu ahal izango dituzu. Hala bi programatan publizitatea kontratatuz gero %10eko deskontua izango duzu, eta hiru programetarako izanez gero %20a.