Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan

2016/12/26
Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan

18:30ean hasiko den jaialdian “4 elementuak” ikuskizuna eskainiko dute.

Urteroko zita dugu honakoa. Bertan Korosti Dantza taldeko kideek urtean zehar han eta hemen eskainiko duten dantza ikuskizuna aurkezten dute legazpiarren aurrean. Aurtengoan 4 elementuak izango dira ikuskizuneko ardatza: sua, ura, lurra eta airea.Ohi bezala dantza taldeko kideez gain, izango da gonbidaturik ere eta musikak ere protagonismo berezia izango du.