Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Kultur Albisteak UZTARITZEKO txistularien emanaldia irailaren 23an

2017/09/14
Kultur Albisteak UZTARITZEKO txistularien emanaldia irailaren 23an

19:30ean Nafarroa Kalean Goiz Deia Legazpiko txistulari taldeak ekarrita

Badira urte batzuk Goiz Deia Txistulari taldeak Txistulari Alardea egiteari utzi ziola. Horren ordez Txistu emanaldi bereziak antolatu izan dizkigu urtero: Aikoren emanaldiak, Arozenatarrak,.. Ildo beretik, aurtengoan Uztaritzeko Txistulariak gonbidatu dituzte, Nafarroa kalean, euskaltegi parean emanaldia egin dezaten.

Aurtengoa ere emanaldi berezia izango dela ez dugu zalantzarik, herriko taldearen nahia baita Txistuaren alderdi ezberdin eta gure kaleetan ohik ez ditugunak ezagutzea.