Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpi Musika Bandaren kontzertua Donostiako Orfeoiarekin, Legazpi Musika Bandaren 150. urteurrenean

2017/09/19
Legazpi Musika Bandaren kontzertua Donostiako Orfeoiarekin, Legazpi Musika Bandaren 150. urteurrenean

Urriaren 7an, larunbata, 19:30ean Bikuña Kiroldegian.

Aurtengoa emanaldi berezien urtea izaten ari da inondik ere. Eta Legazpi Musika Bandak urriko kontzerturako egiten digun proposamena izango da berezienetakoa inondik ere: Donostiako Orfeioa arituko baita beraiekin.

Emanaldia Bikuña Kiroldegian izango da, eta sarrerak aurrez jarriko dira salgai, irailaren 25etik aurrera, Bikuña Kiroldegian eta Musical Legazpin.

Sarreren prezioa, aurrez erosi ezkero, 8€takoa izango da eta 5€ adin txikikoentzat. Egunean bertan sarrerak 10€tan eskuratu ahal izango dira, 5€tan adin txikikoak.