Maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea
2016/05/05

Irailetik aurrera San Juango zein Itxaropeneko haurreskoletan
hasi nahi dutenei zuzendua
Maiatzaren 11ra arte egongo da irekita 2016-2017 ikasturtean
haur-eskoletan (Haurreskolak) eskabideak aurkezteko epea.
Hori dela eta, Legazpiko udalak eskutitz bat bidali die
iaz eta aurten jaio diren haurren gurasoei informazioa igorriz.
Legazpin bi haurreskola daude:
San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola.
Biak publikoak dira, Haurreskolak Partzuergoari atxikitzeko
Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik
sortzen baitira.
Araudiaren arabera, ez dago udalerriko haurren arteko desberdintasunik norberaren bizilekutik haurreskolarekiko gertutasunari dagokionez.
Beraz, aipatutako haurreskoletan izena emateko aukera familia bakoitzaren esku geratzen da.
Haur-eskolek familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematen diete
0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa
eta hezkuntza kontuan hartuz.
Informazio gehiago eskuratu daiteke: www.haurreskolak.eus web gunean (non bideoak eta foiletoak azalpenekin topatu daitezkeen)
edo zuzenean haur-eskoletara joan, hitzordua adostuta.
San Juan Haurreskola San Juan auzoa, 17 Tel.: 943 73 04 34 E-posta: Ordutegia: 7.30-17.00 | Itxaropen Haurreskola Itxaropen auzoa, 15-16 Tel.: 943 73 37 78 E-posta: Ordutegia: 7.30-17.00 |