Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Matrikulatu zaitez helduen hezkuntzan (epa)

2018/01/25
Matrikulatu zaitez helduen hezkuntzan (epa)

Urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra bitartean,

9:30etik 12:30era eta 15.00etatik 18.00etara,

Helduen Hezkuntzan matrikula zaitezke.

Legazpiko zentroa Itxaropen auzoan kokatuta dago,

10-11.zenbakietan.

Hauxe da Helduen Hezkuntzaren doako ikasketa-eskaintza:

-   Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua (DBH)

-   Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrerarako ikasketak

-   Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa

-   Oinarrizko sarrerarako ikasketak

-   Gaztelera atzerritarrentzat

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko

edo asmo berrietan hasteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak

ematen dizun aukera paregabea!

Legazpiko zentroaren telefonoa: 943 73 08 11

Zumarragako zentroaren telefonoa: 943 72 40 67