Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Musika eskolaren kalejira ostegun gizenean

2017/02/22
Musika eskolaren kalejira ostegun gizenean

Arratsaldeko 17:30ean Musika eskolatik irtenda

Bihar OSTEGUN GIZENA dela eta,

Doinua Musika Eskolako ikasle eta irakasleek,

azken urteetan egin izan ohi duten bezala,

2017ko inauteriei hasiera emango diote,

kalejira bat eginez.

Arratsaldeko 17:30ean irtengo dira Musika eskolatik

eta arratsaldeko 18:15ean amaituko dute musika eskolan bertan.

Ibilbidea:Musika Eskola / Plazaola kalea /Euskal Herria plaza / Kale Nagusia / Santikutz kalea / Nafarroa kalea /Musika Eskola

Mozorroak jantzita parte hartzera dei egiten digute.