Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Pailazoak latxartegi aretoan

2017/12/27
Pailazoak latxartegi aretoan

Tomaxen abenturak “10 URTE!!” haurrentzako ikuskizuna

datorren ostegunean, abenduaren 28an,

18:00etan Latxartegi aretoan.

Sarrerak 17:00etan jarriko dira salgai,

takilan bertan, 4 euroren truke.

Tomaxen urtebetetzea ospatuko dugu.

Denak gonbidatuta gaude bere festara,

bereziki Muxugorri,

eta gurekin batera sorpresa izugarria emango diogu.

Asko dibertituko gara:

kantatuko dugu, dantzatu, magia egongo da eta jokoak.

Guraso eta aiton amonek ere

primeran pasako dute!