Parte hartze bidezko aurrekontuetan, inbertsioetarako 33 proposamen aurkeztu dira

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Legazpi hobetzeko helburuarekin inbertsioak egiteko proposamenak aurkeztu dituzten 100 pertsonei.
Ia udalerriko zonalde guztietan inbertsioak egiteko proposamenak jaso dira: Arantzazu (2), Bikuñaenea (1), Brinkola (4), Domingo Agirre eskola (1), Itxaropen-Juanastegi (5), Kiroldegia/
futbol-zelaia (3), Lakiola (2), Latxartegi (4), Laubide (4), Mirandaola parkea (1), Olaondo (1), beste batzuk (1), San Ignazio (2), Urtatza Zahar parkea (1).
Modu berean San Juan auzoa 31-32-33 atarietako ur-kanalizazioa konpontzeko proposamena jaso da eta lan hori dagoeneko sartuta dago aurten egingo diren proiektuen artean.
Urrian zehar, udal teknikariek aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte eta 50.000 €ko inbertsio-proiektuen zerrenda bat aurkeztuko dute.
Laster, inbertsioetarako proposamenak aurkeztu dituzten 100 pertsona horien artean 50 €ko erosketa-bono bat zozketatuko dugu. Bono hori Legazpiko denda baten erabili ahal izango da eta, modu horretan eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.