Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Plaza dantza ikastaroa Aiko taldearekin

2015/09/04
Plaza dantza ikastaroa Aiko taldearekin
Irailaren 10ean 19:00etan Haztegi Ikastolako Aretoan Aiko taldeko kideek plaza dantzen ikastarotxo bat eskainiko dute, Agorreko Santikutz Jaietan Goiz Deia Txistulari taldearen ekimenez, herriko plazan eskainiko duten Erromeri saioa prestatu asmoz. Ikastaro irekia eta doakoa izango da, ez dago adin mugarik, dantza egiteko gogoa bakarrik behar da.