Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Rallysprint proba, APARKATZEA ETA ZIRKULAZIOA

2019/02/13
Rallysprint proba, APARKATZEA ETA ZIRKULAZIOA

Datorren igandean, otsailaren 17an, Legazpi-Gabiria Rallysprintaren XX. edizioa ospatuko da. Hori dela eta hainbat murrizketa izango dira Bikuñako industrialdean bai aparkatzeko baita zirkulatzeko ere. Hona hemen murrizketa horiek:

APARKATZEA

Goizeko 8:00etarakokendu egin beharko dira eta ezingo da aparkatu,

Zorrotz pabilioi parean

Zka:  9 etik    16 etara pabilioi parean.

Erreka aldera ematen duen  lerrozko aparkalekuan

 Leku hori eta errepidean  atoiak aparkatzeko erabiliko da.

ZIRKULAZIOA

Goizeko 9:00etarakoGarinen pabilioitik Zorrotz enpresara doan errepidean, aipatu proban parte hartuko duten ibilgai-luentzako Laguntza-karpak ezarriko dira. Beraz, ezingo da bertatik zirkulatu arratsaldeko 20:00ak arte, ez Motxorro aldera eta ezta Garineko pabilioi aldera ere. Baimendutako ibilgailuak bakarrik ibili ahalko dira.

PABEILOETARAko ATE AURREAk

Ate aurreak libre egon behar dira.

Sor daitezkeen eragozpenak barkatuko dituzuelakoan eta zuen laguntza jasoko dugulakoan, adeitasunez,

Fernando Aguirre

Udaltzainburua