Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Sexualitate-aholkularitza zerbitzua

2016/06/17
Sexualitate-aholkularitza zerbitzua

Urola Garaiko Berdintasun arloak BILUZIK MUNDURA,

sexualitateari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen du.

Legazpin zuzeneko zerbitzua hileko hirugarren astelehenetan eskaintzen da

eta hurrengo hitzordua datorren astelehenean izango da,

ekainak 20, arratsaldeko 17.30etatik 19.30etara, udaletxeko batzar aretoan.

Ikasturte berriarekin batera, zerbitzua berreskuratuko da

eta jakitera emango dugu noiz izango den hurrengo hitzordua.

Posta elektronikoaren bitartez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo

sare sozialen bidez ere zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke.

Biluzik Mundura zerbitzuak banan-banako arreta;

atentzio anonimoa eta konfidentziala,

berehalakoa, eskuragarria eta doakoa eskaintzen du.

Baita informazioa, aholkularitza, detekzioa,

deribazioa, laguntza eta kudeaketa ere.