Udal euskaltegian izena emateko epea zabalik
2018/09/12

Udal euskaltegian izena emateko epea zabalik dago. Izena orain eman, zein ordutegitan nahi zenukeen eta zein maila egin nahi duzun zehaztuta. Taldeak osatzen direnean deituko dizugu, ondo badatorkizu matrikula egin dezazun. Animo!