Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urola kaletik Lanaren hiribidera doan sarbidea itxita astelehenean

2016/06/17
Urola kaletik Lanaren hiribidera doan sarbidea itxita astelehenean

Lanaren hiribidea 12an -Urola lantegiaren parean-, lan batzuk egingo dira errepidean. Hori dela eta, honakoa jakinarazi nahi diegu, Lanaren hiribideko, La Salle kaleko eta Fleming kaleko bizilagunei eta bertan garajeak dituzten guztiei:

Astelehenean, hilak 20, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte, ITXITA egongo da Urola kaletik Lanaren hiribidea 12ra doan sarbidea eta ezingo da bertatik garajeetara, pabilioietara, BM dendara eta etxebizitzetara sartu.

Beraz, industrialdeko errotondatik gora hartu beharko da -Olaondo- Santikutz kalera iritsi eta hortik Lanaren hiribidetik behera iritsi ahal izango da esandako lekuetara.