Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urriaren 6an eta 7an hasiko dira Eskulanetako eta Josteko ikastaroak

2015/10/02
Urriaren 6an eta 7an hasiko dira Eskulanetako eta Josteko ikastaroak
Urriaren 6an, asteartea, 15:00etan abiatuko da Eskulanetako ikastaroa, Irule elkartearen egoitzan (Euskaltegiko ganbaran). Astearte eta ostegunetan izango dira ikastaro honetako saioak ekainera bitartean.
 
Urriaren 7an, asteazkena, Josteko ikastaroaren hasiera izango da, 14:30ean Irule elkartearen egoitzan hau ere. Ikastaro hau ere ekainera arte luzatuko da, baina astean saio bakarra izango da, asteazkenetan.