Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urtatza auzoan, beherantz doan errepidean dagoen sakangunetik, lau pieza kendu dira nahita

2016/11/03
Urtatza auzoan, beherantz doan errepidean dagoen sakangunetik, lau pieza kendu dira nahita

Astebetean, Urtatza auzoan, Domingo Agirre eskolaren parean, beherantz doan errepidean dagoen sakangunetik lau pieza kendu dira nahita.

Elementu horiek zonalde horretan dagoen trafikoaren abiadura mugatzeko eta, beraz, bide-segurtasuna bermatzeko dira. Beraz, ekintza horiek zigor kodean jasotako delituak izan daitezke.

Horregatik, zera ESKATZEN DUGU:

Bertako auzokideen laguntza. Horrela, benetan eskertuko dugu norbaitek elementu horiek nola kendu diren ikusi badu, horren berri udaltzaingoaren bulegoan ematea.