Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

XXXIV. Sukaldari Lehiaketa irailaren 10ean

2016/07/27
XXXIV. Sukaldari Lehiaketa irailaren 10ean

Izen ematea irekita irailaren 1erarte.

Honako honen bidez jakin arazi nahi dizugu aurtengoan ere AGORREKO SANTIKUTZ Jaien barnean, Sukaldari Lehiaketa antolatzekotan garela.

- Lehiaketa honen XXXIV. edizioa izango da aurtengoa, irailaren 10ean egingo da.

 - Aurtengoan ere lehiaketa goizean egingo da, 11:00etan hasi eta 14:00etan sari banaketa. Ohi bezala talde bakoitzak eramango du prestaturikoa taldekideekin bazkaltzeko.

 - Zein plater prestatuko den erabakitzeko bilera datorren irailaren 1ean, 18:00etan egingo da Kultur Etxean.

 - Parte hartzea erabat irekia dela gogora ekarri nai dizuegu gutun honen bidez , elkarte , talde edo bikote soil gisa.

 - Beraz, parte hartzeko asmoa izango bazenute, irailaren 2a baino baino lehen jakin arazi iezaiguzu edo bilerara etorri aipatu egun eta orduan, edo 943737030 telefonora deituz (goizez) zuen parte-hartzearen berri emateko.