Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Hogeita bigarren Legazpiko Erreka Egunean ibai bazterrak garbitu eta 230 kilo hondakin bildu dira

2026/09/28
Hogeita bigarren Legazpiko Erreka Egunean ibai bazterrak garbitu eta 230 kilo hondakin bildu dira

Larunbatean Erreka Eguna ospatu genuen Legazpin. 40 pertsona inguru elkartu ginen familia-giroan ibaiertzeko zaborra biltzeko, Saturnino Telleriatik Pastaineraino.

Guztira, 230 kg hondakin inguru bildu ziren, nahiz eta oraindik asko dagoen garbitzeko, bai Urolako zati hauetan, bai Urtatza ibaian. Bildutako gehiena latak, plastikozko poltsak eta erraz saihestu daitezkeen etxeko beste hondakin batzuk ziren, herrian dauden paperontziak eta edukiontziak erabiliz gero. Zaborra errekara iristen denean, oso garestia da garbitzea.

Eskerrak eman nahi dizkiegu garbitzera hurbildu ziren Legazpiko familia guztiei, eta bereziki Olamendi Eskolari, Haztegi Ikastolari eta Nerabeentzako Zerbitzuko neska-mutilei. Eskerrik asko ere Katagorri elkarteari prestatu zuten hamaiketako gozoagatik eta Elustondo Anaiei, hamaiketakoa beren musikarekin alaitu zutelako.

Eskerrik asko guztioi!