Euskal Magoen IV Magia Galarako sarrerak salgai daude
2026/11/09

Kultura Zerbitzuaren eskutik eta Eneko Gutierrez legazpiarraren ekimenez, abenduaren 18an (ostirala) ospatuko den Euskal Magoen IV Magia Gala handia hurbiltzen ari da. Ikuskizunaz gozatzeko sarrerak salgai daude online:
Eguna: Abenduak 18, ostirala
Ordua: 19:00etan
Lekua: Latxartegi Aretoa
Prezioa: 5 €
Aurtengo artistak:
- Hodei
- Bea Larrañaga
- Andoni Magoa
- Eneko Gutierrez (aurkezle lanetan)
Zozketa berezia Instagramen!
Udaleko Instagram kontuan 4 sarrera zozketatuko dira (bi zozketa egingo dira, bakoitzean bi sarrera banatuko direlarik). Adi egon Udalaren sare sozialei zozketan parte hartzeko eta magia doan bizitzeko aukera hori ez galtzeko!
