
2026ko egitaraua
Irailak 6, igandea:
10:00 Postuen irekiera
9:45-10:30 Lehiaketarako gaztak jasotzeko tartea
10:45 Gipuzkoako Artzain Gaztaren 42. Lehiaketaren hasiera
11:00 Gaztagintza tailerra haur eta gaztetxoentzat
11:00 Gazta dastaketa: herritarren saria (1.go gazta bukatzen den arte)
11:00 Legazpi Musika bandaren kalejira
11:30 Sagardo dastaketaren irekiera
12:00 Gazteek osatutako epaimahaia Gazta Lehiaketan
12:00 Pintxoen banaketa
12:15 Ardi mozketaren erakustaldia
13:00 Artzainei omenaldiak
Iñigo Eizagirre, Juan Carlos Olasagasti eta Miguel Taberna
13:30etik aurrera: sari banaketa
Elustondo anai-arrebak girotuko dute goiza trikitixa emanaldiarekin
Goizean zehar
- Euskal Herriko Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa
- Artzai Gazta elkarteko kideen gazta salmenta
- Sagardo dastaketa
- Artisauen erakusketa eta azoka udaletxearen aurrealdean
- Haur jolasak eta zintzarriei buruzko erakusketa bat Plazaolako parkean
Herri bazkaria
Ordua: 14:30
Tokia: Aitxuri jatetxean
Arratsaldean,
Gipuzkoako 57. Euskal Artzain Txakur Txapelketa
Ordua: 17:30
Tokia: Urtatzako zelaia, “urtegirako bidean”